BARRIA ECO SCHOOL
2014ko abenduaren
1etik 5era San Viatorreko 2.Aren ikasleak Barriara joan ginen irakasle
batzuekin astea pasatzera. Ana, Oli, James, Ashley, Berta eta Ander gure
begiraleak izan ziren.
Gauza asko egin
genuen. Adibidez: mendira joan, jolas asko egin, kirolak praktikatu, ekologiari
buruzko ekintza batzuk , film bat ikusi…
Txangoa asko
gustatu zitzaidan oso entretenigarria izan zelako. Paisaia oso politak ikusi genituen
eta hamaika argazki atera genuen. Gauero,
denbora libre geneukan eta primeran
pasatu nintzen oso dibertigarria zirelako. Baina kasu batzuetan, ekintza pixka
bat aspergarriak ziren, esate baterako, ordenagailuz egindako aurkezpenak.
Nire ustez,
Barriaren esperientzia oso ona izan zen eta klaseko harremanak hobetu egin genituen.
Denok izugarri disfrutatu ginen eta berriro bueltatu nahi dugu.
Oso ondo Patricia!!
ResponderEliminaroso ondo patriii!!!
ResponderEliminar