domingo, 8 de marzo de 2015

BARRIA ECO SCHOOL

2014ko abenduaren 1etik 5era San Viatorreko 2.Aren ikasleak Barriara joan ginen irakasle batzuekin astea pasatzera. Ana, Oli, James, Ashley, Berta eta Ander gure begiraleak izan ziren.

Gauza asko egin genuen. Adibidez: mendira joan, jolas asko egin, kirolak praktikatu, ekologiari buruzko ekintza batzuk , film bat ikusi…

Txangoa asko gustatu zitzaidan oso entretenigarria izan zelako. Paisaia oso politak ikusi genituen eta hamaika argazki atera genuen.  Gauero, denbora libre geneukan  eta primeran pasatu nintzen oso dibertigarria zirelako. Baina kasu batzuetan, ekintza pixka bat aspergarriak ziren, esate baterako, ordenagailuz egindako aurkezpenak.


Nire ustez, Barriaren esperientzia oso ona izan zen eta klaseko harremanak hobetu egin genituen. Denok izugarri disfrutatu ginen eta berriro bueltatu nahi dugu.






2 comentarios: