jueves, 23 de marzo de 2017

15 URTE

Txikitatik denok imajinatzen genuen nolakoa izango zen gure etorkizuna, nolakoa izango zen gure burua eta nortzuk izango ziren gure lagunak. Uste dut ia guztiok eskolako lagun berdinak mantenduko genituela pentsatzen genuen, baina orain askok ikusi dugu lagunak mantentzea ez dela hain erraza pentsatzen genuen bezala. Hare gehiago, hainbat desagertuko direla urteetan zehar gure bizitzatik.

Egia esateko, lagunen artean gatazkak izatea normala da, baina inportanteena bukaeran irtenbide bat aurkitzea da. Arazoa da gizaki guztiak desberdinak garela. Zoritzarrez, amore ematea edo barkamena eskatzea ez da erraza denontzat, eta horrek arazo handiak eragin dezake harremanetan.

Horren ondorioz, gurekin geratu diren pertsonak altxor bat izango balira bezala zaintzea oso garrantzitsua da, seguruenik benetako lagunak direlako. Haiek onetan eta txarretan egon dira beti, eta horrelako beste lagunak aurkitzea nahiko zaila izango litzateke. Horregatik, oraindik ez badira joan, ez dira inoiz joango pentsatzen eta espero dut.

Bukatzeko, adiskidetasunei dagokienez, garrantzitsua ez da kantitatea, baizik eta kalitatea iruditzen zait. Benetako lagunak beti egoten dira gurekin, pasa dezakeena inportatu gabe. Horrez gain, adiskidetasun berriak egitera beti irekita egon behar gara, badaezpada bat-batean gatazka batengatik lagunak galdu ahal dugulako...

domingo, 8 de marzo de 2015

BARRIA ECO SCHOOL

2014ko abenduaren 1etik 5era San Viatorreko 2.Aren ikasleak Barriara joan ginen irakasle batzuekin astea pasatzera. Ana, Oli, James, Ashley, Berta eta Ander gure begiraleak izan ziren.

Gauza asko egin genuen. Adibidez: mendira joan, jolas asko egin, kirolak praktikatu, ekologiari buruzko ekintza batzuk , film bat ikusi…

Txangoa asko gustatu zitzaidan oso entretenigarria izan zelako. Paisaia oso politak ikusi genituen eta hamaika argazki atera genuen.  Gauero, denbora libre geneukan  eta primeran pasatu nintzen oso dibertigarria zirelako. Baina kasu batzuetan, ekintza pixka bat aspergarriak ziren, esate baterako, ordenagailuz egindako aurkezpenak.


Nire ustez, Barriaren esperientzia oso ona izan zen eta klaseko harremanak hobetu egin genituen. Denok izugarri disfrutatu ginen eta berriro bueltatu nahi dugu.






lunes, 2 de marzo de 2015

Gaur egun, gazteek denbora asko galtzen dute sare sozialekin, eta gero ez dute denborarik etxerako lanak egiteko edo bere lagunekin egoteko. Nire iritziz, kaltegarriak
dira.

Nik badaukat lagun batzuk ezin dutela bizi mugikorrarik gabe. Beti eskuetan daukate eta sare sozialetan konektatuta daude. Horren bestez, haiekin egoten naizenean, bakarrik egongo banintz bezala sentitzen naiz eta pertsonen harremanei mina asko egiten diete.
 
Beraz, gurasoak keskatuta daude sare sozialekin. Gu ez gara konturatzen baina kalte egiten diete eta haiek Internet kentzen digute.


Garbi dago, sare sozialak gure bizitza txarragoa egiten digutela. Nire ustez, hobe gaude mugikorrarik gabe.